
Olaberrian abenduaren 3an euskararen aldeko eguna ospatu genuen. Hainbat ekitaldi eta ekintza txiki bultzatu eta antolatu ziren, bai euskara batzordetik baita kultura arlotik ere (herri kirolak, antzerkia, emanaldia, tailerra, omenaldia…), era horretan euskara planeko urteko jarduna borobildu eta euskarari beste bultzadatxo bat eman nahi izan genion. Maratoi luze honetan beste pauso txiki bat.
Olaberriko hainbat eragileren ezinbesteko laguntza izan zuten ekitaldiok, eta beraiei esker herriko umeek, gazteek eta helduek hainbat ekintzatan parte hartu ahal izan zuten, denok euskarari bultzada bat emateko prest gaudela adierazi nahian.
Lehenengo eta behin mila esker parte hartu zenuten guztioi!
Ezinbestean, Olaberriko euskara batzordearen eskariz lanerako prest agertu ziren guztiei ere gure eskerrik beroenak: Arkupe Elkartea eta Pilota Taldearen ordezkariei eta Olaberriko talogileei.
Zuei guztioi, mila esker!
Olaberriko Euskara batzordea
Euskara batzordean urtean zehar parte hartu duten eragileak:
Olaberriko Herri eskola, Olaberriko Kuttun haur eskola, Kometa ludoteka, Kuttun guraso elkartea eta Olaberriko Udala .
Eragile edo elkarte horien ordezkaritzan lanean jarduten duten pertsonez gain, norbere borondatez bileretara etorri diren herritarrek ere parte hartze zuzena izan dute.